Dinux

Euskara hutsezko sistema eragilea

DINUX

Euskara hutsezko sistema eragilea

Zer da DINUX ?

Dinux Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuaren sistema eragilea da. Izenaren edo “D” hitzaren jatorria bikoitza da: Alde batetik Diocesanas Linux hitzetatik eta bestetik D ereduko sistema eragilea. Dinux Knoppix eta Metadistros proiektuetan oinarritutako sistema eragile bat da, gure lehenengo helburua euskara hutsezko sistema eragile bat egitea zen. Gure eskolako beharrak direla eta gaztelaniazko bertsioa ere plazaratzea erabaki dugu.

Live-CD bat da, beraz ez dugu gure disko gogorrean ezer instalatu behar; sistema eragilea eta aplikazioak zuzenean Cdtik memoriara eramaten dira. Honek ordenagailu batetan inongo aztarnarik utzi gabe erabiltzea ahalmentzen du, bertan instalaturik dauden sistema eragile eta fitxategiekin harremanik eduki gabe. Honetaz gain Dinuxek disko gogorrean CD-aren edukia instalatzeko aukera ematen du (Windows ezabatu gabe).


Dinux erabiltzeko egin behar den gauza bakarra zera da: CD-a ordenagailuan sartu eta ordenagailua piztu. Ordenagailua konfiguratu egin behar da Cdtik zuzenean hasteko hori ordenagailuen BIOSean konfiguratzen da, Boot Secuence atalean.

Zein sofwarea dago instalatuta Dinux-en ?

Linuxen 2.6.17 kernela eta Debian (www.debian.org) sisteama eragilean dauden tresnen gain CDan hurrengo programak aurkitu ditzakegu:

  • KDE 3.5.2 idazmahaia

  • OpenOffice 2.0 :

    • Testu prozesadorea.

    • Kalkulu orria.

    • Marrazketa bektoriala lantzeko tresna.

  • HTML editorea

  • Aurkezpenak lantzeko tresna.

  • Gimp 2.0: Argazkiak kudeatzeko programa.


  • K3b: CD eta DVDak sortu eta kopiatzeko tresna.

  • Firefox eta Konqueror: Nabigatzaileak.

  • Thunenbird: Posta elektronikoa kudeatzeko tresna.

  • Xmms: X sistema multimedia MPEG eta MP3 fitxategiak ikusi eta entzunteko

  • Internet sarbiderako programak.

  • Sarea kudeatzeko tresnak

  • Guztira 900 programa baino gehiagoz osturik dago.


Sistemaren Beharrak

  • CPU Intel edo bateragarria (i486 edo gainekoa),

  • 32 MB ram testu modurako, eta gutxienez 82 MB KDErekin modu grafikoarentzako. (Ofimatika aplikazioak erabiltzako 128 MB),

  • CD-ROM/DVD irakurgailua (IDE/ATAPI, Firewire, USB edo SCSI),

  • txartel grafiko arrunta SVGArekin bateragarria,

  • Sagu estand seriea edo PS/2, edo IMPS/2rekin bategarria den USB bat.

ra arrancar el CD, primero ajuste la BIOS para que

Dinux buruzko informazio gehiago

http://www.dinux.org

dinux@dinux.org