Dinux

Euskara hutsezko sistema eragilea

Dinux 4.0 kalean

2009-07-10 (info)

Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da. Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.Dinux 4.0 Ubuntu 9.04-an oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.

Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa zuzentraile ortografikoekin. (Open Office 3.0)

Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox 3), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat aplikazioen artean.

Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Azken bertsioa DVD batean banatzen da. Nahikoa da sistemari DVDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.

Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.

Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.

Dinux Diocesanaseko 160 ordenagailu baino gehiagotan instalatu da.

Hemen argitaratua: Berriak | Iruzkinik ez »

Dinux 3.0 kalean

2008-09-17 (info)

Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da. Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.

Dinux 3.0 Ubuntun oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.

Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa zuzentraile ortografikoekin. (Open Office 2.4)

Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat aplikazioen artean.

Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Azken bertsioa DVD batean banatzen da. Nahikoa da sistemari DVDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.

Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.

Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.

Dinux Diocesanaseko 130 ordenagailu baino gehiagotan instalatu da eta Ikastolen Elkarteko ikastolen artean banatu da aurten.

Hemen argitaratua: Berriak | Iruzkinik ez »

Diocesanas-ek jendearen eskura jarriko du bere euskara hutsezko sistema eragilea

2006-12-3 (info)

Euskararen Egunarekin batera, sistema eragilea eskuragarri egongo da abenduaren 3tik aurrera, Diocesanas-ek horretarako sortutako web-ean: www.dinux.org

Diocesanas-ek, euskal gizarte osoarekin bere euskara hutsezko sistema eragilea partekatzen du dohainik: Dinux.Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da. Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.

Euskaraz

Dinux Diocesanas-ek euskararekin eta bizitza akademikoko alor guztietan elebitasuna sustatzeko hartu duen konpromiso sendoaren barnean kokatzen da.

Ildo horretatik, Dinux-en edukia euskara hutsean dago, nahiz eta A eredua jarraitzen duten ikasleentzat pentsatutako bertsio bat ere badagoen.

Diocesanas-en irakasleek eta Informatikako Heziketa Zikloetako ikasleek, Caja Vital Kutxak emandako diru-laguntzei esker, dagoeneko urtebete baino gehiago daramate sistema eragile honen inguruan lanean.

100 programa baino gehiago

Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa. (Open Office 2.0)

Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat ere badu (Firefox), berehalako mezularitza programa (Gaim), bata CD/DVD (K3B) kopiarako eta beste bat diseinu grafikorako (UIMP 2.0), maiz erabiltzeko beste hainbat aplikazioen artean.

Kode irekiko live banaketa

Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Nahikoa da sistemari CDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.

Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.

Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.

Proiektu dinamikoa

Dinux ekimena ez da web orrian jartzearekin amaitzen. Diocesanas-en asmoa da epe laburrean sistema eragile hau bere lau kokaguneetako (Nieves Cano, Mendizorrotza, Arriaga eta Molinuevo) mediateketan inplementatzea.

Egun, software berriaren lokalizazio eta itzulpenean ari dira lanean, batez ere hezkuntza mailan.

Xedea Dinux %100 erabilgarri izango den tresna bihurtzea da, egunero berrituz eta aberastuz joango dena.

Deskargatzeko: Dinux

Hemen argitaratua: Berriak | 2 Iruzkin »

2006-11-24 (info)


Hemen argitaratua: Berriak | Iruzkinik ez »

Ikusi ditzaket nire Windows sistemaren edukiak ?

2006-11-16 (info)

Bai,

Sistemak automatikoki diskoa ez bada montatzen eskuz montatu beharko duzu. Horretarako hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzu:

1.- Konstolara sartu

2.- Root edo Administrasaile bezala sartu

$su

#

3.- Montatu

#mount /dev/hda1

/dev/hda1 adierazi nahi du diskoaren lehenengo partizioak montatu duzula. Beste partizioak montatu ditzakezu. Adibidez:

/dev/hdb2: Bigarren diskoaren bigarren partizioa.

/dev/sda1: Disko sata baten lehenengo partizioa.

Hemen argitaratua: Galdera erantzunak | 2 Iruzkin »